mateb36

 

Lanaren Laburpena

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

atzera


 

BURUKETAK ETA JOLASAK MATEMATIKA EGITEKO ORDUAN


 

 

Matematikaren irakaskuntzak bizi garen ingurua ulertzea eta gure jokabideak hobetzen laguntzen digu.Oso garrantzitsua da haurrak egoera baten aurrean aztertzen jakitea, imajinazioa izatea,kalkuluak egitea eta baita pentsatzen denaren azalpena egitea.Aldi berean ikaskideen erantzunak ontzat ematen ikasi behar dute.

 

Ikaskuntza hau amaitutzat ulertu beharko genuke. Lehenago garrantzia kalkulura zuzentzen zen, gaur egun eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun zenbakiek dute garantiza. Puntu honetan joko eta buruketek daukatena baino garrantzi gehiago izan beharko lukete.

 

Orain urte batzuk kalkuluaren teknikak ziren baloratuenak, gizartean gaitzetsienak, horregatik nagusiek umeen jakintza gaitasunak aztertzeko galdetzen diete ia badakiten batuketak edota zatiketak egite.

 

Gaur egun matematikak eguneroko bizitzarekin daude lotuak, gure ingurunea eta jokabidea hobeto ulertzeko.

 

Jokoek eta buruketek puntu garrantzitsu bat jorratzen dute arrazoi ezberdinengatik.

 

JOKOei dagokienez 4 arrazoi daude:

1) Haurren bizitzari lotuta dagoen elementua da, denbora asko pasatzen baitute jolasten.

2) Joko asko dago non haurrak pentsatu eta aldi berean motibatu egiten diren, Gomendagarria da hauek ikasteko modu bezala ulertzea, horrela gehiago fijatuko dira.

3) Haur guztiak inplikatzen dira, ariketa mekanikoegiak jartzen badizkiegu haur batzuk soilik interesatuko dira. Denek dakite jolasten eta guztiak sentitzen dira horretarako gai, garrantzitsuena denen parte hartzea da.

 

Jolasa ikaskuntzaren elementu normaltzat hartu behar da, ez propina bezala. Jolas guztiek dute beren osagai matematikoa: logikoa, numerikoa, espazioaren zentzuarena… Neska-mutilek jolasean garapen intelektual fundamentala egiten dute beren pentsamendu logikoaren onerako.

 

BURUKETA:

Beste elementu garrantzitsu bat buruketa da. Jolasarekin duen desberdintasuna buruketak irakaskuntza matematikoa barneratu beharrean berreskuratu egiten duela. Erreformaren izpiritu berriak, hau da, matematika bizitza errealarekin erlazionatzeak sarri aurkitzen ditugun buruketa zentzugabeekin talka egiten du. Buruketen helburuak umeek ikas dezaten izan behar du. Ez da erantzuna bilakatzea soilik, baizik eta pentsatzea. Haurrei planteatzen zaien egoera bezala ulertu behar da, aurretik erantzuna bilatzeko metodología ezagutzen ez dutelarik. Honela buruketa beraren aurrean haurren erantzun ugarirekin harritu gaitzakete.

 

Hona irakasle bati gertatutakoa:

 

- Lehenik denda batean argazkia erakutsi zuen haur bat dozena erdi arrautza erosten ari zelarik.

- Gero Etxerako bidean bi arrautza hautsi zitzaizkiola azaldu zuen.

- Azkenik orri txuri bat eman zien haurrei erantzuna pentsatu eta marraz zezaten.

Erantzunak oso desberdinak izan ziren eta inork ez zuen kalkuluarekin lotutako erantzunik hautatu. Inork ez zituen lau arrautza marraztu irakaslearen dezepziorako.

Buruketa planteatzean ez dugu erantzun bakarra eskatu behar. Oso garrantzitsua da haurrak egoera baten aurrean aztertzen jakitea, imajinazioa izatea,kalkuluak egitea eta baita pentsatzen denaren azalpena egitea.Aldi berean ikaskideen erantzunak ontzat ematen Ikasi behar dute.Garrantzitsua da buruketa irekiekin lan egitea,hau da,erantzun bat baino gehiago dutenak.Buruketekin ikasten diren prozedura guzti hauek jolasen bidez ere ikas daitezkeela gogoan izan behar dugu.

 

Haur bat buruketa baten aurrean dagoenean, lan intelektual etengabean dago, horregatik gomendagarria da haur hezkuntzako curriculumaren diseinuan buruketen eta jolasen apartado berezia egotea.

 

Prozedurari eman behar zaio garrantzia kontzeptuei baino lehen.

Buruketen lehen helburua, matematika jokoena bezala, haurrek logika eta irudimenezko prozedura barneratzean datza


 

atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.