atzera
Mapa kontzeptual honetan dago oinarritua 2. jarduera hau.
PENTSAMENDU MATEMATIKOAREN GARAPENA
Pentsamendu matematikoaren garapena hiru ezaugarri nagusitan oinarritu genezake, memoria eta arreta direlako funtzioen garapenean, kontzeptu matematikoen eraikitzean, eta lengoaiaren bilakaeran.
Kontzeptu matematikoak eraikitzerako orduan hurrengo kontzeptu hauek kontuan hartzekoak dira:
- Iraunkortasun, leheneragarritasun eta kantitate kontzeptuak.
- espazio kontzeptua.
- denbora kontzeptua.
Iraunkortasun, leheneragarritasun eta kantitate kontzeptuak:
Hiru garapen mota ezagutzen ditugu:
1. Hasiera batean esperientziaren eta pertzepzioaren arteko lotura ematen da. Ausasko saikakerak izaten hasten dira ingurua aztertzeko, honetan eskema motorea finkatzen delarik. Sentsorio-motorea deritzogun etapa hau 0-2urte bitarteko umeekin gertzen da. Adibide aipagarriak: panpin zaratatsua estutzea, mandarina erortzen uztea, joko desiatuak mugimendu soroak sortzen ditu eta ausaz eskuratzea...
2. Hurrengo honetan, eskema motoreaz gain, barne saiakuntza egiten hasten dira. Lehengo etapari aurreoperatorioa deituko diogu. Hau 2-7 urte arteko umeekin gertatzen da, pentsamendu sinbolikoaz eta errealitateaz jarduten dena betiere. Etapa honen adibide aipagarriak: sailkapenak ( tamaina, forma eta kolore), ezberdintasuna ( gehiago, gutxiago; handiago, txikiago...), parekotasunak (berdinak ala ez).... Bigarren etapa honek mugimendu fisikoei ordez, barne eskemei edo ekintzen errepresentazioei ematen die garrantzia. Hau ezagutzaren barneratzean finkatzen da, lau printzipiotan banatuko dena: iraunkortasun printzipioaren oinarria (posizioak, lekuak ala begi-bistan egoteak ez duena eragiten objetuen iraupenean; panpina ezkutatzea ala lekuz aldatzearen ekintza esate baterako), asmoen zentzua, leheneragarritasun printzipioaren oinarria (objetuakdeskonposa ostean lehengoratzea; tapakia eta kutxa jostailuen atalen bezala) eta kantitate printzipioaren oinarria (multzoaren ezaugarriek diraute egoeraren gorabehera betiere objetuekin, ez sustantziala eta magnitudeekin; adibidez bi baloiak nongura izanik ere, bi baloiak dira, ez ordea plastilina ala pisua edo bolumena).
3. Geroago, pentsamendu logikoaren hastapena gertzen da. Eragiketa konkretuaren etapa hau 7-11 urte bitartekoa da, ondorioak inferitzeko gai izaten direnak betiere elementu fisikoei lotua. Ondorioz, kantitate printzipioa luzaten da sustantziara eta magnitude batzuetara. Honela gai dira zenbaki txikiz lau eragiketa burutzeko eta sekuentziak, serieak eta ordenazio sistemak inferitzeko.
Espazio kontzeptua:
Gorputzaren ezagutzarekin batera gertatzen da, izan ere gorputzarekiko mugimenduez eta inguruarekiko interakzioez, bere esapzioaren ulertze eta orientazioa lortzen da.
Hiru pausoz osatzen da:
1. Bere gorputz-eskemarekiko oinarriak finkatzen dira: barruan eta kanpoan, gora eta behera (burua eta oinak), atzean eta aurrean (bizkarra eta bularra) eta azkenik ezker eta eskuin. Azken honek ikaskuntza luzeagoa eskatzen du albotasun printzipioa burutu arte (6urte arte); bere gorputzarekiko proiektatzen da, posizioen erlatibitatearen kontzepturen beharrean.
2. Formaren iraunkortasuna: forma geometrikoak ez dira aldatzen eta ikuspegi honen gorabeherak errealismo naif-a sortzen du, hau da, objetuak dire bezala marrazten ditu inongo perspektibarik gabe (9urterekin hasiko da perspektibarekin).
3. Magnitudeak: lehenengo luzera izaten da zeinetan neurtzeko patroiaren beharra 4 urtekin hasten da; hasieran, gorputza, oina, zangoa, esku-ahurrak eta geroago zintak, listoiak...(7urtekin). Geroago azalerarekin hasten dira eta hau zailagoa gertatzen da bi dimentsio hartzen hasten direlako, 10 urterekin lortuko dutena.
Denbora kontzeptua:
Zailagoa den etapan honek urrats hauetaz baliatzen da:
1. Aldizkako bizi funtzioekin lotuta: elikatzeko uneak, higienea, lotarako eta kalerako uneak...Hau ordenarekin lotuko genuke.
2. Eguneko uneak: goiz, arratsaldea... 4 urte unguru dituztenean gertatzen da.
3. 7 urtez: astegunak, hilabeteak eta urteko sasoi-une bereziak eta erlojuaren funtzionamendua ikasten hasten dira. Hasiera batean orduak ikasten dituzte, gero erdiak eta azkenik 9 urterekin laurdenak.
atzera
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.