mateb36

 

Laburpena 3

Page history last edited by Anonymous 3 yrs ago

atzera


 

 

ZENBAKI NATURALEN ZENTZURAEN FORMAZIOA

 

 

Zenbaki naturalak ulertzeko faseak

 

Nagusiontzako hain erreza egiten zaigun zenbaki hauen prozesua, umeentzako luze egiten da zenbakiok ulertzeko orduan.

 

Errepresentazio analogikoa egiten hasiko dira; kontatzekoak diren objetuekin erlazionaturiko sinboloak maneiatzen. Honi jarraituz, konbentziozko sinboloak erabiltzen hasi beharko dira (zifrak), "3" delako sinboloaren atzean hiru txakur daudela etb. Mutzoari dagokion ezaugarria adierazi nahi da,ez objetu konkretu bati buruzkoa.

 

Bestalde, kantitatea aldaezina dela, iraunkorra dela ulertzea arazoa izan daiteke. Hau hiru fasetan bana daiteke:

 

 

  1. __4-5 urte__ bitartekoa: Ez dute elementuz elementuko korrespondentziarik egiten eta galdu egiten dira posizioen ordena aldatuz gero.
  2. __5-8 urte__ bitarekoa: %20ak ulrtuko du zanbakiak irauten duela baina kantitate bera dagoela aldiz ez. Honek adierazten digu umeentzako, zenbakien iraunkortasuna eta kantitatea ez doazela beti bat, kuotidadea lehenago doala kantitatea baino.
  3. __7tik aurrera:__ Ulertuko dute nola bai zenbakiek eta bai kantitateak irauten dutela, elementuen arteko korrespondentzia eta leheneragarritasunaren printzipioa.

 

Zenbaki naturalaren esanahiak eta bere ulerkuntza

 

Kuotidadea eta kantidadearen iraunkortasuna bate ez doazela ikusi eta gero, fenomeno batekin erlaziona dezakegu: zenbaki ordinala (objetuak serie batean izaten duten posizioarekin lota) eta kardinala (elementu kopurua multzo konkretu batean, bijetiboki erlazioantua) ez direla aldi berean hartzen.

 

Egungo autore gehienak ados daude kontsideratzean kontaketa ezinbesteko urratsa dela zenbaki naturalen zentzu ordinala eskuratzeko, horregatik kontaketa eta kuotidadea 2 eta 8 bitarteko etapan sortu behar den zenbakien ulertze-prozesuaren abiapuntu da.

 

Bi azpi-abilezia eskatzen ditu:

 

Zenbakien leloa: (kantuketa) Zenbakien ikus-entzunezko kodeak berenganatzea helburutzat hartuz, errepikapen mekanikoak egitean datza.

 

Zerrrendaketa: kontaketarako nahitaezko diren aurreprozesuekin dago erlazionatua.

 

Zenbaki naturalen ulertzeko printzipioak

 

 

  1. Elementuz elementuko korrespondentzia: zerrendaketa zuzena suposatzen du eta akats asko sortzen dira zuzen egiten ez delako; 4 urtekin lortuko da printzipioa.
  2. Zenbakien lelo egonkortua: talde edo multzo bateko elementuak beti modu berean etiketatzea, honek ezberdintasun handiak sortzen ditu eta normalean 4 urte inguruko umea 10 urte arteko leloa ezagutu behar du.
  3. Abstrapzio printzipioa: talde edo multzo kualitatiboen gainetik aspektu kuantitatiboei erreparatzea.
  4. Ordena eta zenbakia ez lotuta: zenbakia ez da aldatzen kontatzeko ordena aldatzen denean.
  5. Zenbakien zentzu kardinala: kontaketa batean zenbakia talde osoari dagokio, ez da azken objetuaren ezaugarria.


 

atzera

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.