atzera
Mapa kontzeptual honetan dago oinarritua lan hau.
ESKOLAKO MATEMATIKAREN IKASKUNTZA
Eskolako matematikaren ikaskuntza denbora murriztean eta murrizte epistemologikoan bereziten da. Denbora murrizketa, denbora jakin batean burutu behar da; murrizte epistemologikoa aldiz, kanpo-ekintza baten araberakoa da hain zuzen ere gai zientifikoak jarritakoa.
Modeloak, ikasleen porateran eta ikaste prozesuan biltzen diren datuak interpretatzeko mamitzen den printzipio multzoa da. Matematikaren gaineko modeloak matematika eta psikologiaren arteko amalgama dira, izan ere psikologiak sujeto kognitiboa ulertzeko bidea ematen du.
Ikasketa hau bi modelotan bana genezake: enpirismo gisakoa eta konstruktibismo gisakoa.
Enpirismo gisakoa:
Honen informazioaren transmizioa, errekurtso eskasiako testuinguruetan, eduki masiboko programazioetan eta dibertsitate baxuko ikasleriarekin tratatzean da egokoia. Baina ondorioz, motibazio falta eta abstrapzio gabeko ikaskuntza agertzen dira. Puntu batzutan bereizen da konstruktibismoarekin, honetan esaten da akatsa ez dela ikasle iturria eta baita modeloak, errepikatzeak, aurkezpenak, erakusketak, fitxak...
Konstruktibismo gisakoa
Ikaskuntza, subjetu kognitiboaren aktibitatea izatean datza. Honek lau printzipio nagusi ditu:
1) Ikaskuntza matematikoa:
Printzipio hau aurreratzeko gaitasunarekin identifikatzen da, hau baita matematikaren xede karakteristikoa, baina aldi berean, manipulatze gisako konponbidearekin kontrajartzen da. Azken hau baliagarri da, problemaz jabetzeko, motibatzeko eta ebazpena balioztatzeko (haur hezkuntzako berezko karakteristika dena).
2) Ezagutzaren egintza:
Jakintzaren bereganatze, egituraketan eta integrazioan datza. Honek konflikto kognitiboetara eraman gaitzake. Buruz ikastea ez da aski eta subjetuak estrategiko berriak garatu behar ditu.
3) Ezagutza berria:
Aurretiko jakintzatik hasita burutu behar da garatuko den ikaskuntza. Informazio hau tranformatuz, informazio metatze bat gerta ez dadin. Ikasteko lehengai kognitiboa erabili behar da.
4) Ikaskuntza ez da ekintza bakartia:
Beste ikaskideen ekarpenak oso garrantzitsuak dira ikasketan. Besteak informazio iturri dira eta honela aktibitate kognitiboa areagotzen da. Aktibitate kognitiboa areagotzeak, erregulazio sozialak burutu beharra dakar, talde desoreka sortzen duena. Ondorioz taldeko erantzun ezberdinak jazotzen dira, konflikto sozio-kognitiboa sortuz kasuetan. Baina konflikto hau barne desorekaren (norberaren ideiaz) ondorioz ere sortzen da. Konflikto sozio kognitibo hau, zereginen konflikto kognitiboekin lotu genezake.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.